
Indarkeria Matxista
Laguntza psikologiko, soziohezkuntzazko eta aholkularitza juridikoko programak garatzen ditugu indarkeria matxistaren biktima diren emakume eta seme-alaba eta gainerako biktimentzat. Gizon erasotzaileekin esku hartzen dugu laguntza psikologikoko programetan, gizonen eta emakumeen arteko harreman parekideak sustatzeko.
Biktimen eta bizirik iraun dutenen errekuperazioa eta ahalduntzea bilatzen ditugu, eta biktimarioak erantzukizuna bere gain hartzea eta berriro erortzeko jokabideak prebenitzea, hori guztia indarkeria matxistarik gabeko inguruneak eraikitzeko.
Indarkeria Matxista
Zerbitzuak
Laguntza psikologiko, soziohezkuntzazko eta aholkularitza juridikoko programak, indarkeria matxistaren biktima diren emakume eta seme-alaba eta gainerako biktimentzat.
Informazio, Orientazio
eta Aholkularitza Lerroak
Zerbitzu Soziohezkuntzazkoak
eta Psikosozialak
Ostatua Zerbitzuak babes
eta errekuperaziorako
Gizarte zerbitzu espezializatuekin, berdintasun arloekin eta lehen arretako baliabideekin koordinatuta.
-
SATEVI - 900 840 111
Indarkeria matxistaren biktima, gertuko pertsona eta esku hartzen duten profesionalentzako telefono bidezko arreta zerbitzua EAEn - Esnatu Biktimentzako eta Biktimarioentzako Laguntza Psikologikoko Programa Bizkaian
- Socioeducativo Mujeres Víctimas Biktimei Arreta Sozioehezkuntzazko eta Psikosozialeko Zerbitzua, emakume eta seme-alaba biktimentzat, ingurune komunitarioan eta aldi baterako harrera pisuetan Bilbon
- EIZ Laguntza psikologiko eta aholkularitza juridikoko zerbitzuak Emakumeen Informazio Zentroan, Basaurin
- SISEP Esku Hartze Soziohezkuntzazko eta Psikosozialeko Programa indarkeriaren biktimentzako harrera etxebizitzetan eta ingurune komunitarioan, Arabako lurraldean
- Laztandu Indarkeria matxistaren biktima diren seme-alabekin esku hartze soziohezkuntzazko eta psikosozialeko programa pilotua Gasteizen


